Aurkibidea
Hamlet Euskal Etxean
Koldo Izagirre
POEMAK 1919-1936
POEMAK 1937-1968
Getxoko basetxe zaharrentzako kantua
POESIA ITZULPENAK 1939-1965
Aurkibidea
Hamlet Euskal Etxean
Koldo Izagirre
POEMAK 1919-1936
POEMAK 1937-1968
Getxoko basetxe zaharrentzako kantua
POESIA ITZULPENAK 1939-1965
Herrimina
Joachim Du Bellayren
«Heureux qui, comme Ulysse,
a fait un beau voyage» oinarri hartuta
Zorionekoa, bai, kanpoan ibilita,
gizon eta lur asko ezagutuz gero,
herrira itzultzen dena, zentzun onez jantzita,
beretarren artean bizitza amaitzeko.
Ene, noiz berrikusi dagiket nire herriko
sukalde zaharren kea, noiz «Iturrieta», [1]
jaio nintzen gela ta gure ezkaratz garbiko
bazterra, nire amak maitatu lekua?
Nahiago dot txikitan ibiltako bazterra [2]
bertoko oroigai harro ta ederkunak baino, [3]
Sena baino atseinago ene Gobela alferra, [4]
eta London handiko ta Paris argiko
zoragarri guztiak ezetan ez dodaz,
itsas-gaineko Algorta ederran gomutaz.
Paris, 1939ko abuztua
Poemaren beste bertsio batean:
[1] kea zerura igotzen, noiz nire etxe zaharra
[2] Nahiago dot asabak jasoiko horma lodia
[3] haitzurdinezko etxe ta oroigaiok baino
[4] Sena baino atseinago dot Gobela txikia
Poema honi 1962an egin zion hirugarren eta azken bertsioa, eta Urrundik izenburuaz argitaratu zuen Egan aldizkarian.