Itsaso aurrean
Itsaso aurrean
2006, bilduma
160 orrialde
84-95511-83-5
Bingen Ametzaga
1901, Algorta
1969, Caracas
 
 
Itsaso aurrean
Bingen Ametzaga, 2006

Bingen Ametzagaren poemen antologia zabal bat da Itsaso aurrean: gerraurrekoak lehenik, gerraostekoak ondoren... batzuk lehen aldiz argitaratuak. Eta aldi berean, poesia itzulpenak: Chaucer, Leonardo de Argensola, Marlowe, Shakespeare, Calderon de la Barca, Milton, Racine, Wordsworth, Turgenev, Whitman, Wilde...

      William Shakespeareren Hamlet euskaratu eta 1952an Buenos Airesen argitaratu izanagatik da ezaguna gure literaturan Ametzaga. Itzultzaile aitzindarietarik bat dugu, Shakespeareren beste zenbait lan, Oscar Wilderen Reading kartzelako balada eta beste ekarritakoa. Xabier Irujok apailatua da Ametzagaren poema sakabanatuak biltzen dituen antologia hau.

kritikak:
Exilioaz, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2006-06-30
«Horixe da exiliatuaren lehen paradoxa, zer den ez dakiela, eta horregatik exiliatua, beste errealitate batera egokitzeko ahaleginean, itzultzen hasten da, bestelako errealitatea berera ekartzen saiatzen da, ezagutuko duelakoan, bere egingo duelakoan».
Olerkietan tradizio-eusle, itzulpenean berritzaile, Iratxe Retolaza, Berria, 2006-07-02
«Euskal literaturaren ibilbideko testu ahaztuak bildu eta berrargitaratzea, ezinbestean, tradizioarekiko solasa zabaltzera dator, eta kasu honetan, berezi-bereziki Euzko Pizkundeaz heldu zaigun irudia zabaltzera dator».
Olerkari jeltzalea, Javier Rojo, El Correo, 2006-12-06
«Gauzak honela, harrigarria da itzulpenen zerrenda. Shakespeare, Milton, Wilde, Whitman, Turgenev bezalako poeten lanak euskaratu zituen. Poeta moduan ohikoaren adibidea izan zen, baina itzultzaile aritu zenean, lan bikaina burutu zuen».