EGUNERO DEITU
Ezin badizuet hots egin,
egon lasai;
nire irlatxoan geratuko naiz
geldi-geldirik,
harik eta funtzionarioak
pareta ondora
arrastaka aterako nauen arte.
Ezin badizuet hots egin,
egon lasai;
intziri egingo dizuet
nire irlatxoaren burdinazko bihotzetik.
Egunero deitu ez arren
badakizue-eta
egunero besarkatu nahi izango zaituztedala.