Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

ZIMURRAK LEUNTZEN

 

Ez,

ez dut gehiago zain egon nahi.

Zimurrak leuntzen saiatu naiz

azalak eztanda egin didan arte.

Azazkalak moztu ditut

haragiak odola isuri duen arte.

 

Ez,

ez dut gehiago harri izan nahi.

Mugarriei galdegin diet

huntz-hosto bihurtu nauten arte.

Errekak besarkatu ditut

harri-koskor egin nauten arte.

 

Ez,

ez naiz gehiago zain egongo;

azal

azazkal

zimur

ez naiz gehiago haitz izango,

huntz

hauts

erreka;

ur naiz.