ENTZUTEN DITUT HARRIAK
Bota ditugun harriak
erortzen entzun ditut.
Gor geratu naizen arte
zenbatu ditut zeruak eta zauriak.
Ezagutu naiz zure gabean;
pixka bat gehiago itzali naiz
flexo gorriaren goiz-albetan,
leihoa zeharkatu ezin duen ilunsentietan
erortzen entzuten ditut
bota ditugun harriak