Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

ZER DA?

 

Zer da, baina,

zaurietan gordetzen duzuna?

 

Ez dira lurrak edo errautsak,

ez dira balak eta lubakiak.

 

Udaberriko lehen sagarrak dira.

 

Zer da, baina,

ukabiletan itotzen duzuna?

 

Ez dira zeruak edo beldurrak,

ez dira kala-pitxiak eta beldarrak.

 

Ihes egin aurreko nire azken begiak dira.

 

Ez zeruak ez beldarrak.

ihes egin aurreko zure azken muxuak dira.