Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

ITZALETAN

 

Eguzkiak beste lurralde batzuk berotzen ditu.

Ilargiak nahiago du itzaletan gordeta bizi.

Kantoietan ez dago denontzako lekurik.

Hemen linternek baino ez dute argi egiten.

 

Zer egin ote dugu txarto...

Deserrietan sinetsi dugulako

al gaude gure herritik hain urrun.

Hain itsu, edozein argiren gerizpetik hain hurbil.

Haizeek ekarritako doinuei kasu egin diegulako

al gaude gure enbatetatik hain hurbil.

Hain nekatuta, adiskideen babesetik hain urrun.

 

Haizea hodei astunak garraiatzen ari da.

Ilargiak nahiago du itzaletan gordeta bizi.

Eguzkiak beste lurralde batzuk berotzen ditu.

Olatuek bueltako bidea irentsi dute,

hain gaude urrun, hain itsu...

Kantoietan ez dago denontzako lekurik.