Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

ZENBATETAN?

 

Gogoratzen al dituzu

batera geundeneko putzadak?,

ufada indarge baina xamur haiek?,

olatuak azalean?;

hasiera-hasierako brixak,

arinak...

 

Gogoratzen?

zenbatetan uste izan dugun

astunegiak direla errota-besoak

mugiarazteko.

 

Oroitzen?

izerdiak eta besarkadak,

hortzak eta laztanak,

agurrak eta diosalak...

Zenbatetan sinetsarazi diguten

ez dagoela haizerik

hautsa kantoitik mugiaraziko duenik.

 

Zenbatetan

putz egin behar izan dugun

bakardadean

haize erroten kontra...

 

Zenbatetan

hartu gaituen estu arnasak,

birikietara iritsi ezin eta

hasperen hari mehe bat atera digun arte...

 

Oroitzen zenbatetan

ez dituzun ikusi gereziondoak loratzen?