Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

HAINBESTETAN?

 

Zein ez da hil,

pixka bat bada ere, bestearen begietan.

Zein ez da ito,

pixka bat bada ere, norberaren arantzetan.

 

Badakit negar egin duzula gaur ere;

busti dira kamisetak,

hondoratu dira begiak

gure askatasunetan.

 

Hainbestetan hil al ditugu?

Hainbestetan hil al gaituzte?

 

Begiak eta askatasunak aurkitzen ditudanean

intxaur-azal txiki baten barruan

itzuliko dizkizut hildakoen kamiseta bustiak,

nire itsasoaren berri izan dezaten zure harkaitzek.

 

Ez baitakit zein den libreagoa,

malkoa ala begia;

ez baitakit zein den malkoagoa,

libre nahi lukeenaren euria ala

hildakoen kamiseta bustiak.

 

Hainbestetan hil al ditugu?

Hainbestetan hil al gaituzte?

 

Zein ez da ito,

pixka bat bada ere, norberaren arantzetan?