BELDURREN ARABERA
Gure esperantzen arabera agintzen dugu
eta gure beldurren arabera bete agindutakoa.
Ausarta delako gure esperantza,
ausartagoak ordea gure beldur eta nekeak.
...haizea dugu amets
eta putz egiten dugu,
leihoak ditugu hurbil
eta aulkiak bilatzen ditugu...
Ausartagoak direlako nekeak esperantzak baino,
gure esperantzaren arabera agintzen dugu
eta gure beldurren arabera bete agindutakoa.