ATEARI BEGIRA
Göstan Agrenek bazekien
ihes egiteko aukera dela
inork galdu nahi ez duen askatasuna.
Zabalik dauden ateei begira geratu,
itxi arte aukerak
eta galdu arte bideak.
Zuk badakizu
ate batzuk ez direla irekita egoteko asmatu,
haietan ez dagoela giltzentzako sarrailarik,
maratilarik atea zarratu edo zabaltzeko.
Göstan Agrenek ez zekien
leiho guztiek ez dutela hotzetik babesten.
Zuk badakizu
ate denek ez dutela kalera ematen...