ESAN
Aditu dut
kezko ilargian bizi zarela
eta gurmazko iraultzen errautsak
gordetzen dituzula beso artean.
Berdin dit
zer hormak isolatzen zaituen
eta zer ilargitan itoko zaren
marea igotzen denean.
Ez dit axola
zer ziegatan egiten duzun amets.
Nik entzun egin nahi zaitut,
hori besterik ez.
Esan,
esan behin eta berriz,
gorren belarriek eztanda egin arte,
bihar etorriko zarela.
Esan,
esan berriro,
bihar itzuliko zarela
sagarrondora joateko.
Esan,
Bihar batuko garela
giltzez itxiko ez den etxean.