Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

ETA ORAIN ZER?

 

Igelei hankak kendu dizkiegu

ez dezaten ilargira jauzi egin.

Zuhaitzei besoak inausi dizkiegu

ez daitezen sustraietatik aldendu.

Eta orain zer?

 

Orain harrietara lotuko ditugu

kendutako hankak eta inausitako besoak,

amestutako argiak eta ehortzitako sustraiak,

zuhaitzetan ilbete berriak loratu arte,

igelak erreketan berriz kantuan hasi arte.