Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

EZ ZAUDE

 

Erori dira

sagarrak.

Usteldu dira

lorategian.

Eta zu

ez zaude.

 

Loratu dira

gereziondoak.

Haizeak gorde ditu

kutxetan.

Eta zu

ez zaude.

 

Ihartu dira

hostoak.

Irentsi gaitu

lurrak.

Eta zu

ez zaude.

 

... eta nik ze zuhaitzetatik

zintzilikatuko ditut malkoak?