HOBE NUKE
Idazteko adorerik ez dagoenean
oroitu egin behar dela dio Eeva Kiplik.
Baina oroitzea baldin bada
idazteko adorea kentzen dizuna,
zer egin?
Hobe nuke berehala ahantzi.
Oinez jarraitzeko indarrik ez dagoenean
hegan egin behar dela dio Eeva Kiplik.
Baina hegan egitea baldin bada
izutzen zaituena,
zer egin?
Hobe nuke berehala hegan hasi.