Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

KRISTAL BLINDATUA

 

Neguko iluntzean

gaztaina azal erreak

pilatu ditut periodiko zaharrean,

eskuak berotzeko edo

goiz epelagoak oroitzeko.

 

Lore guztiek gordetzen dute

sekretu bitxiren bat,

eta berdin neguko iluntzeek

gaztaina azal erre bat...

hantxe biok elkartzeko.

 

Begiak kendu eta

gaztaina azal beroetan bilduko ditut

loak hartu aurretik.

 

Bihar goizaldean

ezpainak pausatuko ditut

zure begien kristal blindatuetan.