Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

LUR BUSTIRIK EZ

 

Euria egin zuen atzo

baina ez zen lurra busti.

Negar egin dugu gaur

baina ez dugu barkamenik eskatu.

 

Malkoek ez dute

barkamenik eskatzen.

Euri guztiek ez dituzte

errekak sortzen.

Malkoek ez dute

barkamenik behar.

Euri guztiek ez dituzte

harriak leuntzen.

Malkoek ez dute

barkamenik garbitzen.

 

Euria egin zuen.

Negar egin dugu.

 

Lur bustirik ez.