BELDUR
Itsasoa bare dagoenean
edonork izan nahi du kapitain,
baina behin naufragatuz gero
beti izango da itsasoaren beldur.
Horregatik ez naiz kapitain,
bi bider naufragatu ez dezadan.
Horregatik ez daukat ontzirik,
bi bider ito ez nadin.
Horregatik ikaratzen naiz
ukabilak harrotzen dituen enbatarekin.