Hodeiak zapatetan
Hodeiak zapatetan
2014, poesia
80 orrialde
978-84-92468-56-0
azala: Gari Berasaluze
Mikel Etxaburu
1969, Ondarroa
 
 

 

EZPAINETAN LO

 

Amaren isiltasunak

ur-azala urratzen duenean bezala,

olatuak erauzi nahi nituzke ahotik

harkaitzen kontra botatzeko.

 

Ezpainetan lo dagoen ur malkoari

haginka kenduko dizkiot begiak,

kaioek karranka egin eta

amaren arnasak

haizearekin bat egin arte.

 

Badakizu gaur ere

ez dudala etxean lo egingo

eta hala eta guztiz ere

manta elektrikoa topera ipini didazu.