KOMENIGARRIA
goizero baraurik zaudela
zazpi gari hazi jango dituzu
haziak hiru egunez
uretan beratzen eduki behar dira
egunen beste edalontzi hartu
bi hatzen besteko urez bete
eta bat edan ostean
haziak mamurtu eta irentsi
oroimena lantzen lagunduko dizu
eta gomutara etorriko zaizu
behinola lagun batek esana:
gogoratzea bezain komenigarria da ahaztea