ZAUDE LASAI
zaude lasai
ezer ez da amaituko
munduak ez dio
bat-batean jiratzeari utziko
egunak ez dira
guregatik esnatuko
zaude lasai
ezer ez da betirako
ezta momentu xume
bakan eta ezdeus baterako
patriketan kabitzen den
zoriona ez da guretzako
zaude lasai
ezer ez da aldatuko
iretargi eta eguzkiak
ez dira guregatik larrituko
ez gaituzte faltan botako
ez zaituzte estrañatuko