SUGEAK DANTZAN
Sugeak dantzan dabiltza
su goriaren inguruan
saguzarrekin baltseoan
ilunabarrarekin larrutan
izarrak keinuka ari direnean
Zeru osoa hautsi da
gure buruen gainean
Haurrek jolasean
ostikoz jotzen dute ilargia
kristal pusketen antzera
Ileak erre zaizkigu
ametsak izatean
sudurretik odoletan
hasi ginenean bezala
tanta gorriak
komuneko zoru zurian
Gaztelu eskoziarretako
arima errariak baikinen
bakardadearen gerran
izuaren konpainiarekin
norabiderik gabe
alde egiten duen iheslaria
Gaueko izar urduriek
pausoak estutzen dizkiote
egun argiz berriz
ez du babesteko itzalik
Begiratu oskarbian
nola astintzen duen aireak garia
Zalantza izua eta pasio setatiek
aztoratzen gaituztenean
gari garauak sentituko gara
jakin arren bizitzaren zaparrada
arratsa orduko ailegatuko dela egunero
Muino laranjak iluntzean...
lore sikuen gisa hautsiko gara
denboraren orri artean