Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

KORRESPONDENTZIA

 

Erlojuetako orratzak lokartzen diren desorduotan,

oinazeak erditzen diren momentu honetan

ametsak bilin-balaunka arrosariotik eroriz,

 

hasperenak biziberritzen diren une laburrotan,

bihotz zirrikituak izkiriatzen dituzten ordu txikiotan

urtu egiten da ene gogoa zuk utzitako hutsunean.

 

Gurutzefikatuaren aldekoen malkoak ene masailetatik lerratzean,

gure ezpainak distantziaren izkinotan iltzatzean

isil-isilik sumatzen zaitut ene barrenean,

 

aspaldiko egunsenti gozoaren babesean

gure baitako ortzimugak marrazten ditugunean,

korrespondentziazko musu eta besarkada hauetan.