Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

ITXAROPENA ZAINETIK

 

Itxaropena zainetik sartzean

ordu luzez telebista aurrean egoten diren

jubilatuen gisakoa sentitzen haiz.

Aurpegia astintzen duk

zoriaren latza uxatu nahian,

mundura ematen duten leihoak itxiz

ikusi nahi ez duenak bezala.

Ametsak izaten ditik jendeak

gau beltzak besterik

ikusten ez ditugun tokian.

 

«Pelikula zaharretan bezalakoa duk

errealitatea» esan didak,

azpitituluak jartzea ahaztu zaien arren.

Gaiztoen begirakuneak janzten ditiagu

etxe ondoko kioskora heldu bitartean,

baina bueltakoan giltzak lurrera erortzean

mundua erortzen zaiguk.

Gaur ere komunean botaka aurkitu haut.

«Maitasunak kalte egin zidak»

esaten besterik ez duk jakin.