Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

AZAROKO ARRATSALDE EURITSU BATEAN

 

Telefonoak jo zuen

                —ez zen niretzat—.

 

Lasai asko nengoen ohean

ateko txirrinak oihuka

zirauen bitartean,

kolpe bortitzak tarteka.

 

Telefonoak jo zuen berriz

                —ez zen niretzat—.

 

Lasai asko nengoen ohean

Jimi Hendrix entzuten,

azaroko arratsalde euritsu batean

overdossez sabaiari begira

lagun onenaren urtebetetzea ospatzen.

 

Telefonoak jo zuen

                —ez zen niretzat—.

 

Poliziak atea bota zuen arte.

Egun alaiak, memoria galduak.

Pozik ibili izan ginen

materiala zegoen bitartean,

paretetako afixek barrenean

eztanda egiten zigutenean.