AGURRA
Figura geometrikoak, parabolak,
kontzeptu polisemikoak eta
gainontzeko arima erratuak,
inork deitu gabe azaldu dira
bere aldeko hileta elizkizunera.
Kontu handiz, zuhur eta mutu,
inork ez du isiltasuna apurtu,
ezta arraildurazko negar zotinek ere.
Ez dute behar besteko adorerik aurkitu.