IZAN ZEN UNE BAT
izan zen une bat nitaz oroitu zinena
inolako oroitzapen zehatzik gabe
gogoa asaltatzen duten aitzakiarik gabe
ez konpromisorik ez erreprotxerik
ezer ere esan gabe bat-batean
hurbiltzen den haizearen antzera
ileak nahasiz eta gonak altxatuz
etorri bezala alde egiten duena
jainkoek beren jostetan darabiltzaten
kristalezko kaniketan patua izkiriatzean
mintzatzen diren maitaleen gisan
hitzen beharrizanik gabe
izan zen egun bat nitaz oroitu zinena