Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

BADITUT

 

Baditut

begirik kausitzen ez duten begiak,

lagunak eta lagunak ez direnak,

etsaiak eta ezer ez direnak.

 

Baditut

isunak eta zitazioak,

inork ez dakizkien kausa irekiak

aislazio eta hipokresia sozialaren izenean.

 

Baditut

mezu sekretuak eta konplotak,

hizkera ulertezinak eta

periodikoetako titularrak,

ahoz ahoko gezurrak eta

inozoek asmatutakoak.

 

Baditut

militar eta boteretsuen

amorru eta mendeku nahia

orbainetan izkiriatuak,

polizien eskuburdinak eta tiroak

oroimenean iltzatuak.

 

Baditut

eskatzen dituzten

hitz eta zenbaki guztiak.

Hainbeste gauza ditut

ezen ez dudan ezer.