Putz aldizkarian agertu zituen Txili Lauzirikak lehen poemak. Etsaiak, Parasma, Txapelpunk, Uek musika taldeek eta Aitor Gorosabelek abestiak egin zituzten haren letrekin. Apokaliftin elkartearekin argitaratu zuen lehen poema liburua, Euriaren mailukadak (2003), eta bigarrenak Tatuaia bat ene begietan du izenburua. Zapalkuntzaren oldarrari buruzko poemek eta amodiozkoek osatzen dute bildumaren bizkarrezurra.