Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

DESERTZIOA

 

Ahanztura hartu duzu, poltsikoan sartu

eta metrora abiatu zara. Zeu ere metrora.

 

Azken orduko trenaren bagoi muturrenekora

eraman zaituzte ezagutzen ez dituzun legeek.

 

Hortxe, azken sentitu zara,

ezerezaren bidaiari,

minaren sabeletik iheslari.

 

Atea zabaltzen denetan kanpora

irteteko gogoa egingo zaizu. Baina nora,

zeure desertzioan ere galdurik bazabiltza.