Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
AMETSAK
Etxera joateko baimena eskatu nahi nion,
astebeterako baimena behar nuen,
familiakoren bat hilik zegoen eta.
Baina bera, larregi hurbilduta,
nire aurpegia ikertuz bezala,
laztanka hasi zitzaidan eta
mihiaz nire ezpainak kurritu zituen.
Atzera egin nuen nazkaren nazkaz.
Burusoila zen, zahar okitua,
bere bizarraren ukituak higuin ematen zidan.
Hau laugarren ametsa edo izan zen,
ostadar beltzarenaren ostean,
hondakinez jositako neska haren gorpu
ibiltariarena baino pixka bat lehenago.
Gau hartan zu ez zinen agertu.