Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

ZIMURRAK

 

Komuneko ispiluan ikusi ditu ezpainetako zimurrak,

gelan atzo botatako praken zimurrak,

eta gortinaiaren zimur pasiboak,

mahaian herenegun zatitutako

tomate helduaren zimurrak,

mesanotxeko kajoian lagatako

bertso zentzugabeen zimurrak,

bere sabel dilatatupeko zimurrak dutxa azpian,

bere memorian iragandako une ororen zimurrak,

eta ohean, orain,

zianuroari eta zure egonezaren zimur likitsei

begira dago Quiroga.