Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
GOIZ GRIS HONETAN
Amesgaiztoaren ondorenean altxatu
eta ohe ertzean lotu naiz izerdi batean.
Komunerako bidean
inoiz pentsatzea otuko ez zitzaidakeen huraxe
egin dut tupustean.
Zure amodiozko gutunak balkoian erre ditut
goiz gris honetan.
Errautsei begira nengoela,
haizeak jo du eta paper zati beltz erreak
zerurantz barreiatu ditu.
Hor zure maite zaitut, laztana, behar zaitut,
besarka nazazu guztiak,
zure boligrafozko musu guztiak
airean dira bat-batean,
hildakoen errautsak aireratzen diren modu berean.