Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
INPLANTEAK
Ez naiz dagoeneko ezertaz gogoratzen.
Ametsaren ileen artean egiten dut ihes
Jainko batek oparitu dizkidan eztizko eskuez.
Larreetan, gizaki primitiboek
ilunabarra izan daitekeenari harrera egiten diote
biluzik, ikaraz,
kanaberetako zozo geldien antzo.
Hemoglobinaren koloreak nire eskuak hartu ditu
zuri inpresionismoa zer den adierazteko.
Armairu jelatuetako mendietan doa gizona,
oinutsik, errugabe, bekatuzko tentazioekin,
zeren alde jakin barik.
Ez dira zure begiak mundua desorekatzeko gai.
Ez dira nire iraganak zizelkatu nahi zintuen
pertsonarentzako inplanteak.
Lehenengo kalostroa izango zara beti.
Astiro hil nahiko lukeenaren begirada ezkorraz diot.