Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
HARAGI GALDUA
Gutxi eginik zegoen okela jan duzu.
Adurraren bidez trukatzen ditugun ahoko entzimek
proteina desegiten duten bitartean
hortzen arteko zati deserosoak
ateratzen saiatzen ari zara mingainarekin.
Bat ahoan sentitzen duzunean
aukera bi dituzu: irentsi edo ez.
Zuk zati hori txu egiten duzu
gehiago aprobetxatzerik ez balego bezala.
Zati txiki hori neu naiz.
Etekin handirik ezin atera dakiokeen
haragi galdua.