Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
EZIN BAZTER DITZAKEDAN HITZAK
Harritu naiz museoan
birzikla daitezkeen elementuez osaturiko
artelanekin, margolanekin.
«Materiales de desecho» izeneko bilduma
ederra izan da.
Kartoia, kableak, plastikozko edalontziak,
latorrizko ontziak.
Artista fin hark dena darabilela esan nahi dut.
Nik, ostera, ezin bazter ditzakedan hitzak ditut.
Gomuta, zenit, bihotza, detritu, marrubiak, autopsia,
galtzerdi.
Egunerokoak dira nire lana burutzeko
zerrendatzen ditudan hitzak.
«Materiales de desecho» izenekoa ezin lortu
horrelakoak erabiliko ez banitu.
Zure musuak,
zure gorputza,
zure begirada.
Zu.
Eta hauek ezin birzikla daitezke.