Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

ZALANTZAK

 

Zalantzak eraman zuen

lasterbidetik esperantzaren jaustegiraino.

 

Poztasun adieraztezinaren zalantzak eraman zuen.

Zalantza pozgarriaren uhara batek eraman zuen.

 

Hutsunearen ahoa hurbilegi zegoen,

zalantza inertzialak eraman zuen.

 

Urte asko pasa dira harrezkero. Orain ez luke dudarik.

Ez litzateke hegitik begiratzera ere ausartuko.