Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

UZTEN DUDANA

 

Sar ninteke

erietxe hatsak gela harturik ez baleuka,

markoetako sitsen zulo borobiletan

sartzeari beldurra ez banio,

arrain horien erraietako pigmentuez

karminaren plagioa egin ez bazenu,

leihoetako kristalen lekuan

erradiografiaren mututasun hermetikoa jarri ez bagenu.

 

Sar ninteke

baina kameleoien labirintoa dirudi

zure gorputz moketatuaren eskaintzak,

sar ninteke baina doberman

usaina dario zure aluari,

sar ninteke baina mundu infektatua

baino ez da molokot honen gorpua.

 

Sar ninteke

urrats batzuk apenas emanda,

baina zein liteke aldea?

Dena berdina litzateke

nire begirada atzera luzatuko banu

uzten dudanari neurria hartzeko.