GURE MISERIAK
Gaur ez zuela argitu behar pentsatu du,
eguna ez zela urratuko.
Hain da lodi eta sarria inguratzen gaituen kea.
Hain da beltza urrundik datorren
beste batzuek arnasturiko ke hau.
Hain da isila gure isiltasunarekin
nahasten den ke hau.
Gure miseriak
dena zikintzen du.