Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

TERMINAL II

 

Aldizkari horretan hauek bezalako hitzak irakurri ditut:

Schizophrenia, clonazepan eta carbamazepine,

Seasonal Affective Disorder, diazepan,

ailurofobia, galeofobia, elurofobia,

osthomolecular medicine,

haloperidol eta lithium carbonate.

Batzuk ezagunak egiten zaizkit

baina dagoeneko ez ditut hartzen,

gainera ez didate depresioek erasotzen.

Egia esan hartzen ditudanak kuriositatez hartzen ditut.

Benetan kuriositatez.

Zoratzen naute gorri, berde edo

zuriaren gainean izkiriaturik daramatzaten hizkiek.

Hartzen baditut ikasiko ditudalako ustean nago.

Aurpegiaren dardara hau ez da ezer.

Ez dut hiltzeko gogoa sentitzen,

behinola sentitu nuen,

baina orain bizitzeko gogoa daukat.

Horretarako hartzen ditut.