Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

BIZITZAREN ATZERAPENAK

 

Urrats geldoak gehiago geldiarazten dio unea,

eta hala ere bizitza arinegi iragaiten delako irudia

hartzen du eskudel ugertuan eskua pausatu orduko.

Luzatzen du begirada zubirantz

baina urrunegi dago.

Ez daki gaur etxera helduko ote den.

Medikuak lasai hartzeko esan dio,

arnas faltak arruntak direla,

bularreko mina pasako dela.

Begi grisagoek ez dute apenas ikusten,

baina eskudelari eutsita erlojua begiratzen du

eta gaizki dabilela konturatu da.

Atzeratua, dio.

Ezin du definitu zertako dagoen atzeratuta.

Atzeratuta zerekin konparatuta?