Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
NON ZAUDE
Txikitan, ezpondatik behera jausi nintzeneko hartan
antzeko mina sentitu nuela dut gomutan.
Eskutur okertuak metalezko mina irradiatzen zidan
besoan gora, eta zainetan erretzen zen.
Lehen ere antzekoa sentitu dut eskuan
iltzea sartu didatenean.
Lehen kolpean batez ere,
eta gero min irradiatua,
lokietara heltzen zaidana.
Ezkerrekoan ostera, ez da hainbesterako izan,
agian, mailua sostengatzen eta
kolpatzen duenaren begietan malkoak ikusi ditudalako.
Agian mina, partitua sentitu dudalako
edota konortea galtzekotan nengoelako.
Txikitan, ezpondatik jausi nintzen
une hartako desio bakarra
nire ama etorri eta besarka nintzala zen.
Orain ez dut besterik desio.