Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

SORTERRIRA NATOR

 

Eta urratsek lehen ibili bideak ezagutuko dituzte

Hegaztiek hiltzera doan argia edaten dute harresietan

Uraren orbainak ez ditu gordeko itsasoaren bizinahiak

Eta bakarrik zoazelarik lurrak ez du zure izena ahantzi

Hozminduko diren fruituz betetako gauak, amets oihandua

Zuhaitz lerdenegiak. Belar beltza, odolezko

        musu atzendu bat

Joan ziren bezalaxe itzultzen diren urratsen ibilia

Iraganeko oinak etorkizuneko karriketan zutaz galdezka

Burua ostatuko atetik beha sartzeko ausardiarik gabe

Eta orok neuk beste iraunen zuen susmoaren hatsa kolkoan

Poz txikiak, helbide zapuztuak, atzerriz jantzitako

        haurtzaroa

Atzamar artetik doakizun laino zarratuaren aihena

Hemen izan gabe han ez izatea

Han izan gabe hemen ez izatea

Eta nik, badakizu, itzuli egin nahi nuen, p'tit pays

Itzultzeke joatera egiten duenaren ibilia

Izua da eta ez da etorkizunari

Izua da eta etorkizuna da iraganaren jantziz

Gauak hazi egiten dira sorterrira itzuli naizenetik

Hosto handiak zabaltzen dituzte zure oinpean

Usteldu egiten dira, loa galarazten dizute

Eta bilguan ekarri ditudan zauriak ez dira inorentzat

Begiak zabalik lo egitera behartu naute

        ate nahi zuten egunsentiek

Ate nahi zuten egunsentiek itsaso begiak zituzten

Labar gorrien deia ikusi ez duzuna zeure egiteko

Borborrean datorren odola beratu eta berriro hasteko

Nola ixten ziren ahanztutako ukabilak

        etorkizuna zemaitzen

Gauaren aitzi lehertutako hitzak

Horrenbat maitazarreren hartzigarri zure begietan

Eta zaina: norberarekin batera ez dabilen ipar magnetikoa

Norberaren bizitza zulatzen duen bala barea

Eta sorterrira nator

Eta sorterrira nator