Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

HELDU NINTZEN

 

Kaia sirenaz zikindu da. Harrotasunak malkoak bildu ditu

Hurbil sentitu dugun lur berria goizalbak salatu gaituen arte

Hurbil egon garen sentimendua itsasoaren ezpain giltzatuetan

Hain hurbil non hurbiltasun berri bat asmatu dizudan zuri ere

Hain hurbil non haizearen krudeltasunak

Mendi gainak min ederreraino hurbildu dizkigun

Airatu dira izen arrotzez sinatzeko aukerak

Ezin izanen diogu iragan aizun bat asmatu etorkizunari

Ezin izanen dugu pogrom neurtu baten biktimak

        izan garela aldarrikatu

Erroldek ez gaituzte hiltzaileak bagina bezala bilatuko

Poztu zaitez: ez naute lur arrotz batean ehortziko

Beltza eta ulertzen gaitz zaizkidan gerretan hildakoz hezea

Eta bozkario izoztuak ihes egitera egiten du

Atzamar kakotuak baino ez ditu aterako

        ontziko sotobegi saretutik

Ez baita ona bihotzari hats berririk ez ematea

Ez baita ona iritsi dugun herrian zerua nolakoa den ez jakitea

Gertaeren iragarle dira gabaiak

Urduri hegaldatzen garabietara

Hurbiltasunaren indar gaitza zuen lehorrak

Urruntasun minaren beratasuna itsasoak

Zure oroimenaren Ellis Island-era heldu ginenean