Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

GAZTIGU TZELTALA

 

Lainoa tolesgabea da Morelian, idatzi nizun

Eta nik birritan laino esan nahi nizun

Behin zail, betirako itsu

 

Eguna noiz zabalduko idatzi nizkizun lerroak

Zaindari  lagunaren begiak oihana garbitzen

Gaztigatzen: euria ari du atzo

Erauntsia zen gure oinetako hutsak betetzen

Atergabe ari zuen, atzoko eguna zen atzeratuta zetorrena

Beti egin izan ohi baitu euria San Kristobal egunez

Atzerapen aipagarria inondik ere

Denbora truke bat

 

Ausaz gaurkoa ez den lainoa nire bihotz-begietan