Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
LEIHO IREKIAK
Zeru suntsituaren azpian itzartu ginen goiz batez
Ez zituzten lagunen bihotzak barreiatu
gure atarte aurrean
Ez zituzten gure banderak urratu. Bere egin zituzten
Egin daiteke amets hiri honetan?
Bazkalostean izan genuen dei bat dut akorduan,
nola ginen galdezka
Ondo, esan genuen. Ez zuen inork hots egiten aspaldian,
eta poztu egin ginen
Ez zen lehen aldia bihotzek horrenbeste pisatzen zigutena
Ez zen lehen aldia etxeko izkinen bila abiatzen ginena
Sukaldeko harraskapean sagu batek zura
karraskatzen zuen
Haizeak urkiaren hosto beltzak zabaldu zituen egongelan
Egin daiteke amets hiri honetan?
Inoiz ulertuko ez dudan zerbait esan zenidan:
Erantzuna berarekin zeraman galdera
Ekaitz aurreko karriketan izaten den usaina
Minari eta denborari buruzko zer edo zer erantzun
nahi izan nizun
Baina belaunetaraino nuen orbelpean hondoratu nintzen
Egin daiteke amets hiri honetan?
Garaipen txikien egunetan laztandu gogo gaituen
ardo horrek beste nahi nuen bakardadea
Itzali egiten den argia, ixten den atea
Esadazu amets egin daitekeela hiri honetan