Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
NONBAITEN
Erauntsiak zuhaitz harroak etzaten dituelarik
Egur hanpatuak hondarretan usteltzen dira
Hona ere negua etorri da, Ana
Irratiak albiste itzelak emanen ditu egun ere
Orainaren eta geroaren arteko atearen bila hil da laguna
Zerrautsak estaliko du haren itzala
Eta orain ez, baina ohituko gara zapata zolei
behatu gabe ibiltzen
Haren gainetik pasatzen, hitz egin gabe beti
Itsasoa bizitza bezalaxe harrotuko da gure labarrean
Nonbaiten emakume batek negar eginen du
Gaur ere hilik jaioko den alabarengatik
Nonbaiten ustekabeak errugabe bat ehizatuko du
Nonbaiten goragi ausartutako ubarroi bat
gurutziltzatuko dute
Zerua ederrago eta ikusgarriagoa izan dadin
Ohe gainean etzanda, beste nonbaiten jaiotzera
eginen dut amets
Beste lur bat zapaltzen dudala, karrika arrotzak
Beste jende bat agurtzen dudala
Janari bila etxetik irteten dudanean
Eremu karroindu batean nago ahaide gara Kaukason
Izotz-kamioietan sartzen gaituztela egiten dut
Enbaxada leherturen baten hondarpean zapuzten garela
Zakur goseek jaten gaituztela hiri ezezagunetan
Aireportuko gela hatsitu batean gauzkatela, Ana
Horregatik, zure begiradapean nire malurak ez du itzalik
Antigoaleko armairu bat ekarri du itsasoak lehorrera
Eguzki hotza jutazko amaraun batez erditu da
Eta nik beste egunerokotasun bat eskaini nahi dizut
Buruko baten epeltasuna, hitz zoli baten ederra
Ez naiz iritziz aise aldatzen den horietarik, badakizu
Nonbaiten norbaitek atea jotzen du
Ukabil sendoa du, beldur da
Nonbaiten elkarrekin egiten dugu geratzen zaiguna
Nonbaiten etorkizuna edertzera egiten dugu
Baina ez dut gauza ederrik ekarri nahi gomutara