Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
BELAUNALDIA
Hegazkinak atzeratuta zebiltzan. Euria ari zuen
Badirudi beharrezkoa dela horrela jokatzea
segurtasunik ezean
Autotik irten eta dorrerantz behatu zuen
Kontrolatzailearen elkarrizketak entzuten ikusi nuen
Dena ondo
Zuhaitzak hodeirik gabeko ekialdera makurtu ziren
Niregana hurreratu eta Frankfurtekoa duk, esan zidan
Harrigarria da nola irauten duten gaztaroko ohiturek
Ni gerrak ikasten zituena nintzen
Alferrikako datak. Ahoskera zaileko geografiak
Egundo bisitatuko ez genituen mausoleoak
Ritxi izanen zen eramanen gintuena
Gabarra indartsuen argazkiak osatzen zituen
Jitoan utzitako pakeboteak, mina alemanak jota
hondora joandako zamaontzi baltikoarrak
Bera izan zen sofapean ezkutatzen zen tren elektrikoa
izaten lehena
Oraino gogoan dut geltokia. Etxalde tiroles bat,
berunezko figuratxoak zituela nasan
Batzuetan ez zen inoiz ere heltzen
Tuneletik irten orduko ateratzen zen bidetik
Gabonak ziren eta botak kenarazten zizkigun amak
Hegazkinak geroago heldu ziren, urte batzuk beranduago
Adiskidetasunak erabiliaren erabiliaz eteten den
erlingaren bortxaz banandu gintuenean
Beti hurbildu ohi zen aireportura
bakailaotara joaten zen bakoitzean
Elkarrengandik bereizten ikasi zuen
Buruz ikasi zituen ordutegiak
Hasieran beti errekistatzen zuten. Gero ia inoiz ere ez
Ez zidatek sekula gramo puta bat ere topatu
Orain sinetsi egiten diot. Dagoeneko egiak ez dit balio
Astia genuen kontsulta aurretik
Pista inguratzen duen hesira hurbildu eta
txiza egin zuen sasi artean
Hegal haiek behin baino gehiagotan egin izan zioten
bera eramateko keinua
Baina oraindik maite zuen aireari desafio egiten ikustea
Azkena zen: osterantzeko guztiak joanak ziren ordurako
Hegazkina motorren zaratapean irristatu zen pistan
Euria autoko kristalaren kontra jausten zen
Plastikozko pote txikia txamarrapean zuela etorri eta
zigarroa biztu zuen.
Goazen hadi, esan zidan
Hilabeteak ziren gizentzen ez zela
Hegazkina gurpilak biltzen ikusi genuen
Altzairuzko amets ikaragarria puntu ikusezin bilakatzen
Emeki okertuko zen laino artean betirako galdu baino lehen
Haren begi pentsakorrak zeru hutsari beha geratu ziren
Ez zidan esan, baina banekien: ez ginen gehiago itzuliko