Zamaontzia
Zamaontzia
2011, nobela
200 orrialde
978-84-92468-30-0
azala: Gorka Lasa
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 
Zamaontzia
Iņigo Aranbarri, 2011

Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak bolada batez.

      Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero, debekatuta egon arren, ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen da Edwin marinel filipinarraz eta atoan endredatzen zaizkio zalantzak, samina, amorrua.

      Iņigo Aranbarriren hirugarren nobela da Zamaontzia, kontakizun asaldagarri bat, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina.

bideoak:
Noaua (2011-06-03)
kritikak:
Abandonuaren ispiluak, Ibon Egaņa, Deia, 2011-06-25
«Bigarren partean ahulxeago egin zaidan arren, liburu gogoangarria idatzi du Aranbarrik, pertsonaia sendoak, ahots sinesgarria, jakinmina sortzen duen trama ondo josia eta sentimentalismoari izkin eginda hunkitzeko gaitasuna duena, ohikoa duen prosa berdin gabekoaz idatzi ere».
Abandonuontzia, Bixente Serrano Izko, Berria, 2011-07-03
«Iņigo Aranbarriren ekonomia narratiboa ere aipatu behar dugu. Irudien, gertaeren eta gogoeten arteko loturak irakurleak bere kabuz sortzea nahi du, rol aktiboa har dezala, narrazioaren egilekide izan dadila».
Isildutako minak, Javier Rojo, El Correo, 2011-10-01
«Bakardadeaz eta batez ere abandonuaz hitz egiten digun nobela da Iņigo Aranbarrik plazaratu duena. Bertan idazleak abildade berezia izan du: anekdotak sinboloaren mailara jasotzen jakin du, baina anekdota moduan duten balioari uko egin gabe, zamaontzia lekuko».
Garondoan gogortuta, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-10-28
«Pertsonai sartu-atera moduko ariketa honetan, gerta dakioke irakurleari argazkiaren osotasunean galtzea, arreta lausotua geratzea. Baina kontakizunak hasierako distira mantentzen du eleberri osoan zehar».
Zamaontzia, I.E., Aizu!, 2011-11-19
«Giza portaeraren ikuspuntu ezkorra Aranbarrik erakusten diguna. Hala ere, gustura irakurtzen den nobela da, neurri handi batean, idazlearen prosa eder eta aberatsari esker».