Aurkibidea
Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzian: 1766ko apirilean ikusten du bere burua, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean, Azkoiti eta Azpeitietako Matxinadan.
Egungo begietatik aurkezten digu Iņigo Aranbarriren laugarren nobelak 1766ko Matxinada, eta orduko matxinatu eta agintarien arteko harremana erakusten, erreformazale ilustratuen ifrentzua agerian utziz.